ARTEA

Musikari beltzen inguruko argazki erakusketa

Bilbao Black Photo Experience musikari beltzei buruzko erakusketa inauguratuko dute, gaur, Bilboko Hika Ateneoan. Ekimena Bizkaiko hiriburuan egingo den musika beltzei buruzko Bilbao Black Experience jaialdiaren baitan egin da, eta ekainaren 26ra arte zabalik izango da.

Bada, erakusketan gospel, jazz, soul, rock eta funk estiloko musikari beltzen irudiak daude ikusgai, eta argazkion egileak hauexek dira (gurean aritzen diren argazkilariak dira): Eneko Garcia Ureta, Koldo Orue, Eneritz Garcia, José Horna, Alex Rodriguez Cruz eta Fernando Barcena.

Erakusketaren inaugurazio-ekitaldia 20:00etan hasiko da, eta 21:00etan, kontzertua izango da: Nikita Jazz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button