IKUS-ENTZUN

"L´éden et après" filma proiektatuko du FAS Zine Klubak

Hona hemen L´éden et après filmaren sinopsia: unibertsitateko ikasle talde batek Mondrianek asmatutako labirinto bat dirudien kafe batean ematen du denbora, errito misteriotsuak antzezten. Gau batean arrotz bat helduko da. Jokoetan bat egingo du eta Afrikako herrialdeetako istorio bitxiak kontatuko dizkie. Ikasleetako neska batek, liluratuta, bertan behera utzitako lantegi batean berarekin biltzea erabakiko du. Toki hori izaki mehatxatzaile asko bizi den labirinto bihurtuko da, tartean, bere ikaskideak ere bai.

Oinarrizko zinemagile esperimentaletako funtsezko eta paradoxikoki, ahaztuenetako baten maisulana da film hau. L'année dernière à Marienbad filmaren gidoigilea ere bada Alain Robbe-Grillet, alegia, zinemagintzaren historiako film misteriotsuenetako bat L´éden et aprèsere ez da makala.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button