Nontzeberri

“Urban Sketches” erakusketa, Iruñean

Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Urban Sketches erakusketa zabaldu dute irailaren 5etik 28ra bitartean.
Partekatutako erakusketa da Urban Sketches, izan ere, Hondarribia, Baiona eta Iruñeko hiriek dituzten balio arkitektoniko zaharrak erakusteko antolatu da.
Hiru hirietako sei marrazkilari aritu dira marrazkiak egiten (Inma Serrano, Tazab, Josu Maroto Peñagaricano, Luis Ruiz, Sagar Fornies eta Jorge Arranz). Obra guztiak hiri horietako gotorleku-ondarearen esparruan sortu dira, eta hiru hirien arteko elkarlana sustatzen duen Creacity proiektuaren barruan eginak izan dira.

Obra horiekin ibilbide bat osatu da hiru hirietan barna, bertako txoko bereziak jasota.
Txoko horiek beste ikuspuntu batetik begiratzea da hain zuzen, hiri-marrazkiez osatutako Urban Sketches erakusketaren xedea.

Exit mobile version