ARTEA

“Ur handiak, ur meheak” erakusketa, Donostian

Ur handiak, ur meheak izeneko erakusketa inauguratu dute Kristina Enean, eta irailaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Bertan Danubio eta Urumearen arteko loturak landu nahi izan dituzte hainbat artistek. “Badira, ibaia irudikatzeko, pausatu izan zaizkion begirada bezainbat moduren berri ematen diguten aztarna, datu, xehetasun edo deskribapenak dituzten dokumentuak. Danubiok eta Urumeak bide paraleloa egingo dute erakusketa honetan; oso bestelako eskala duten lurraldeen ardatz gisa jokatzen dute biek, baina, ibaiarekin, desberdin diren kulturek partekatzen dituzten harremanak garatzen dituzte”.

Tartean ere, Xabier Erkizia edota Asier Gogortzarekin batera, Nagore Legarreta dugu, eta hala azaldu du berak bere lana: “latekin egindako argazki kamarak Urumearen urazalean jartzean aritu naiz azken hilabeteetan. Munduan barrena ibili ondoren, etxe ondoko altxorrekin konektatzeko gogoa dut, baretzekoa”.
Bidali digun testu interesgarri batean hauxe irakurri dugu: “Urumea ibaia ez da toki bat, ez da ubide bat, ez da orain hemen eta gero han jarri daitekeen ur kanal bat, Urumea ibaia bizirik dagoen izakia da, orain zabaldu eta gero uzkurtu egiten dena, gure birikak bezala.  Abaño, Fagollaga, Ugaldetxo, Tximistane, Ermita, Latxe, Pikoaga, Arranbide…. eta Urumeako beste hainbat txoko bisitatu ditut azken hilabeteetan, Urumea ibaia sortzaile begiz dokumentatzeko botatako hordagoari erantzunez. Lata zilindriko ezberdinekin sortutako kamarak urazalean kokatu ditut, berunekin lotutako trípode baten gainean jarrita. Urumea ibaiak zer ikusten duen, galdera horri, erantzuna bilatu nahian ibili naiz eta ibairen begietan jarri dut kamara. Erakusketako hauek lan honen lehen emaitzak dira, luzera begira errekaren begiekin ikusten jarraitzeko asmoa dut, baita uretan murgiltzekoa ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button