IKUS-ENTZUN

Universal-eko klasikoak Donostiako Beldurrezko Astean

AEBetako Universal ekoizpen etxe ezagunak 100 beteko ditu aurten. Ehungarren urteurren horren harira, Universal-ek ekoitziriko klasikoen inguruko zikloa egingo dute Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearen baitan.

Era berean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak ere bere 100. urtebetetzea beteko du aurten. Hori dela eta, proiekzio gehienak antzoki horretan izango direla deliberatu dute ekimenaren antolatzaileek. Aste beldurgarria 2012. urteko urriaren 27tik azaroaren 2ra bitarte egingo dute.

Zikloan garai guztietako film mitikoak ikusi ahalko dira. Hala, Dracula (1931), The Mummy (1932), The Invisible Man (1933) edo The Bride of Frankenstein (1935) 30eko hamarkadako film aitzindariei, klasiko berriagoak edo garaikideagoak gehituko zaizkie, hala nola, The Incredible Shrinking Man (1957), Jaws (1975), E.T. (1982) edo Back to the Future (1985).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button