ESZENA

Urban Dance jaialdia egingo dute Gasteizen

Hilaren 24an, Oreka Urban Dance Festival ekimena aurkeztuko dute Ibaiondo Udaltegiko antzokian. Bertan, hiri dantzaren jatorria, eboluzioa eta aldaketak azalduko dituzte Wendy Garcia eta Marco Ramos dantzariek. Horrez gain, Norvegiako Quick taldeak emanaldia egingo du.

Hilaren 25ean eta 26an, Workshop-ak egingo dituzte. Klase horiek San Andres udaltegian egingo dira. Honako hauek arituko dira jendea trebatzen: Wendy García, Ainara Prieto, Dani Garrido, Marco Ramos, eta Quick.

Ostiral gauean, hilak 25, gainera, People diskotekan festa izango da 22:30etik aurrera. Musika estilo anitz (R&B, rap doinuak eta breakbeat) entzun ahal izateaz gain, dantza batailak ere izango dira.

Azkenik, igandean, hilak 27, dantza lehiaketa izango da. Bikoteka era taldeka lehiatuko dira parte-hartzaileak 11:00etatik aurrera Ibaiondo udaltegian.

Egitarau osoa ekimenaren webgunean jasotzen da.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button