ESZENA

Unibertsitate-antzerkiko XVIII. Hamabostaldia, Iruñean

Nafarroako Unibertsitateko Kultur Jardueren Zerbitzuarekin elkarlanean, martxoaren 7tik 18ra bitartean, Unibertsitate-antzerkiko XVIII. Hamabostaldia antolatu da Iruñeko Iturramako Civivoxan.

Mutis por el foro antzerki taldea izango da hamabostaldi honetako protagonistetako bat, izan ere, talde honek zazpi antzezlan egingo ditu. Lehena, martxoaren 7an, F. Scott Fitzgerald idazlearen El Gran Gatsby izenekoa.
Eta horren ondoan, honakoak: Ángel Guimerá-ren Mar y cielo lana (martxoak 9); Torcuato Luca de Tenaren El pabellón de los desamparados (Los renglones torcidos de Dios lanaren egokitzapena, martxoak 10); Eugène Ionescuren La cantante calva (martxoak 11); Ramón María del Valle-Inclánen La cabeza del dragón (martxoak 13); William Shakespeareren Hamlet (martxoak 14); eta Antonio Buero Vallejoren En la ardiente oscuridad (martxoak 16).

Talde honekin batera ere Chismarracos taldeak Enrique Jardiel Poncelaren Cuatro corazones con freno y marcha atrás lana eskainiko du (martxoak 12);  Matad al apuntador taldeak Joseph Kesselring-en Arsénico por compasión egingo du (martxoak 15); Telón taldeak Miguel Mihuraren Melocotón en almíbar eszenaratuko du (martxoak 8); Speculum Vitaek Patxi Muñozen Nochevieja del 69 egingo du (martxoak 17); eta azken egunean, martxoak 18, Atrezzo taldeak Ferenc Molnar-en Uno, dos, tres obra oholtzaratuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button