ESZENA

Unibertsitate-antzerkiko IX. Erakustaldia, Iruñean

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean, apirilaren 11tik 16ra bitartean, Iruñeko Iturramako Civivoxan, Unibertsitate-antzerkiko IX. Erakustaldia egingo da.

Gaur berton, Galiziako Maricastaña taldeak Demediado egingo du. Italo Calvinoren alegia honek umorezko gogoeta egiten du ongiaz eta gaizkiaz, giza portaerez, boterearen zapalketaz, eta herritarren arteko elkartasunaz.
Biharko saioan, Lleidako Unibertsitateko Antzerki Taldeak Proyecto Cooper oholtzaratuko du. Garapen soziologikorako Tavistock Institutuak aurrerapen handia aurkeztu du: giza emoziorik ez duen izaki berria. Gizartearen gabeziak behin betiko zuzentzeko aukera emanen du. Lana taldeak berak sortu du.

Euskal Herriko Unibertsitateko Antzerki Taldearen txanda asteazkenean izango da ¿Cuándo vuelves, Ulises? izeneko lanarekin. “Molly Bloomen logela; urduri mugitzen da, lo egin ezinik. Mollyk, esna, bere mundua jartzen du zalantzan, eta zalantzan ere jarri gizonekin dituen harremanak”. James Joyceren Ulises lanean oinarritua.
Leongo Unibertsitateko El Mayal taldeak, La ciudad sitiada egingo du. Antzezlan honek gai benetan unibertsala, antzinakoa eta egungoa jorratzen du. Gizakien heriotza, bizitza, eta bizirik gaudela hilik sentitzea, gerra garaian.

Apirilaren 15ean, Atelier Théâtre Espagnol, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko Taldeak Secretos  eszenaratuko du. Bost emakume daude etxe zahar batean: olerkari bat, garbiketa-enpresa bateko langile bat, abokatu bat, preso ohi bat eta emakume gazteago bat.
Azkenik, NUPeko Antzerki Taldeak Polifonía saioa egingo du apirilaren 16an. “Penelope, Helena Troiakoa, Medea, Klitemnestra, Fedra eta Antigona; horra hor Greziako sei mito klasiko handi, seiak emakumezkoak. Guztiak ere beren errealitateen gatibu dira, linbo gisako batean daude, eta beren krimenen gaineko oroitzapenekin egin behar dute borroka”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button