MUSIKA

“Uni Sound Bilbao”, zirkuitua gaurtik aurrera

Azaroaren 15etik 18ra, Bilboko zenbait kultur eta unibertsitate-espaziotan, 16 banda eta bakarlari eta 5 DJ arituko dira arratsaldeko eta gaueko saioetan, Ideiak Martxan deialdiaren barruan sortu den Uni Sound Bilbao ekimenean. Atzo Bilboko Udalaren Kirol eta Gazteria Saileko zinegotzi Oihane Agirregoitiak, EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzako zuzendari Nerea San Martinek eta Deustuko Unibertsitateko Deustuko Campuseko zuzendari Pello Azpitartek aurkeztu zuten ekimena.

Bilboko Udalak abian jarri du Uni Sound Bilbao, ikasleek eratutako musika-taldeak ezagutzera emateko asmoz. Hala, zirkuituko egunetan “banda edo bakarlari binak joko dute arratsaldeko saioetan eta beste binak gaueko saioetan. Gainera, bariku eta zapatu gaueko saioetan DJ batzuk arituko dira saioei amaiera emateko. Kontzertu guztiak doakoak izango dira”.

Kontzertuak Bilborock, Satélite-T, Shake, Badulake eta Dock aretoetan, eta Deustuko Unibertsitateko Audiotorioan, EHUren Bizkaia Aretoan, Artelan Berreginen Museoan eta Euskotrenen Zazpikaleetako geltokian ere izango dira.

Gaurko saioa honela programatu da: Deustuko Unibertsitateko Auditorioan Chakka (Bilbao) eta Los Volcanes (Valentzia) taldeek joko dute, 19:00etan; eta Satélite-T aretoan, berriz, Cecilia Payne (Bilbao) eta King Cayman (Madrid), 21:00etan.
Hurrengo zitak honakok dituzue: azaroaren 16an, Kris II (Bilbao) eta Tversky (Barcelona) taldeek joko dute Euskotrenen Zazpikale geltokian, 19:00etan; eta 21:00etan, aldiz, Rrucculla (Bilbao), Mueveloreina (Barcelona) eta This Not Way DJ, Shake aretoan; azaroaren 17an, hiru kontzertu izango dira: 10:00etan, Berreginen Museoan, Anlaki (Iruñea) eta  Serpiente (Bilbao); 22:00etan, Bilborock aretoan, Yawners (Madrid) + Lukiek (Bilbao); eta 00:00etan, Badulaken, Rexxiana eta Asthmatik DJ; azkenik, 18an, Belgravia (Bilbao) eta La Plata (Valencia) taldeek Bizkaia Aretoa UPV/EHU aretoan joko dute, 19:00etatik aurrera; eta Marban (Bilbao), Cintia Lund (Madrid) eta The Bear DJ-k Dock aretoan, 21:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button