MUSIKA

“Uni Sound Bilbao”, talde unibertsitarioentzako zirkuitua

Bilboko Udalak banda unibertsitarioei zuzendutako kontzertu-egitaraua ondu du azaroan. Ekimena #BilbaoGazteNight izeneko programaren baitan sortu da.

#BilbaoGazteNight programaren xedea hauxe da: gaueko aisialdi eredu jasangarri, partekatu eta berritzailea sortzea, zeina bateragarri izango den komunitatearen bizikidetzarekin, osasunarekin eta banakakoen ongizatearekin.

Bada, programa horren baitan sortutako Uni Sound Bilbao zirkuitua azaroan hasiko da, eta bakarlari, banda eta disko jartzaileen saioak bilduko ditu Bizkaiko hiriburuko hamaika lekutan.

Hala, azaroaren 15ean, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan Chakka (Bilbao) eta Los Volcanes (Valentzia) taldeek joko dute, 19:00etan; eta Satélite-T aretoan, berriz, Cecilia Payne (Bilbao) eta King Cayman (Madrid), 21:00etan.

Azaroaren 16an, Kris II (Bilbao) eta Tversky (Barcelona) taldeek joko dute Euskotrenen Zazpikale geltokian, 19:00etan; eta 21:00etan, aldiz, Rrucculla (Bilbao), Mueveloreina (Barcelona) eta This Not Way DJ, Shake aretoan.

Hilaren 17an, hiru kontzertu izango dira: 10:00etan, Berreginen Museoan, Anlaki (Iruñea) eta  Serpiente (Bilbao); 22:00etan, Bilborock aretoan, Yawners (Madrid) + Lukiek (Bilbao); eta 00:00etan, Badulaken, Rexxiana eta Asthmatik DJ.

Azkenik, 18an, Belgravia (Bilbao) eta La Plata (Valencia) taldeek Bizkaia Aretoa UPV/EHU aretoan joko dute, 19:00etatik aurrera; eta Marban (Bilbao), Cintia Lund (Madrid) eta The Bear DJ-k Dock aretoan, 21:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button