MUSIKA

“Uni Sound Bilbao” musika-zirkuituaren hirugarren edizioa bihar

Unibertsitateetako estilo ezberdinetako musika taldeak sustatzeko helburua duen Uni Sound Bilbao jaialdiaren hirugarren edizioa bihar, hilak 10, abiatuko da. Aurten 23 taldek joko dute. Kontzertu guztiak dohainik izango dira.

Lau egunotan, apirilaren 13ra arte, pop, RnB, lofi, garaje, rock, hipnopop, psikodelia, trip-hop, folk, shower music, cumbia eta bestelako estiloak jorratzen dituzten taldeak  hiriko zenbait espaziotan arituko dira, arratsaldez eta gauez. Artistak Madril, Bartzelona, Donejakue Compostelakoa, Iruñea, Granada, Asturias, Irun, Bordele eta Granadatik bilduko dira Bilbon.

Kontzertuak eskaini ohi dituzten lokaletan ez ezik (hau da, Bilborock, Muelle, Shake! eta High), unibertsitateetako espazioak ere erabiliko dira, hala nola EHUren Bizkaia Aretoa eta Deustuko Unibertsitatea; baita espazio berriak ere, hala nola Zabalburu ikastetxea.

Diogun bezala, bihar abiatuko da ekimena Deustuko Unibertsitatea Bum Motion Club (Madril) eta Sara Zozaya (Donostia) taldeekin.

Hurrengo egunetan Mi Buenaventura (Bilbo) Pinpilipusies (Katalunia / Euskadi)Albany (Granada), A1Goldie (Iruñea), Las Majas (Bilbo / Lleida), Axolotes Mexicanos (Asturias / Madril), Confeti de Odio (Madril), Airu (Bilbo), Cariño (Madril), Adriana Proenza (Asturias), Juls Dj (Iruñea), Say Yes Dj (Madril), Baywaves (Madril), Opatov (Bartzelona), Tronco (Bartzelona), Mazmorra (Bilbo), Melenas (Iruñea), Poumon (Bordele), Eneritz Furyak (Irun), AWWZ (Bartzelona) eta Chicho Selector (Donejakue Compostelakoa) arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button