IKUS-ENTZUN

“Une vie” filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak

Une vie (Stéphane Brizé, 2016) filmak Fipresci saria lortu zuen Veneziako zinema jaialdian, 2016an. Kresalak gaur emango du filma Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Nacho Rodriguez zinema-zale, Kresalaren kolaboratzaile eta Flipesci epaimahaiko kideak aurkeztuko du emanaldia.

Une vie drama historikoa da, eta hauxe kontatzen du Kresalaren arabera: “Normandia, 1819. Jeanne eskola bukatuta etxera bueltatzen den neska gazte bat da, inozentzia eta haurtzaroko ametsez betea. Bertako bizkonde batekin ezkonduko da, Julien de Lamare, gizon desleial eta ziztrina suertatuko dena. Pixkanaka, Jeanne-n bizitzako ilusioak itzaltzen joango dira”.

Horrekin batera, Donostiako zineklubak hil honetarako ondu dituen emanaldien egutegia iragarri du: hilaren 12an, Columbus (Kogonada, 2016) eta hilaren 26an, Bamui haebyun-eoseo honja (Sang-soo Hong, 2017.

Martxoan, halaber, beste hori film ikusi ahalko dira: hilaren 5ean, Jericó, El Infinito Vuelo De Los Días (Catalina Mesa, 2016); 12an, Tesnota (Kantemir Balagov, 2017) eta 19an, Cuori puri (Roberto De Paolis, 2017).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button