BERTSOTAN

Bi saio berezi asteburu honetan

Bihar, larunbata, maiatzak 19, Udaberriko Bertso Saioak ekimena egingo da Santutxu auzoan, eguerdiko 13:00etatik aurrera.

Txapeldunen saioa izango da biharkoa. Izan ere, oraingo honetan, Santutxuko bertso eskolan ikasi duen Arkaitz Estiballes, Bizkaiko txapelduna, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Arabako txapeldun diren, Aitor Sarriegirekin, Amets Arzallusekin eta Manex Agirrerekin arituko da. Gaiak Santutxuko Bertso Eskolak jarriko ditu.

Beste aldetik, igande honetan, maiatzak 20, Bizitza ez da nehoiz izaten bertso saioa berezia izango da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Uxue Alberdi, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariek, eta Unai Elizasu gai jartzaileak parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button