BESTELAKOAK

Unamuno jaio zeneko 150. urtemuga

Bilboko Udalak bat egingo du Miguel Unamuno jaio zeneko 150. urtemugarekin. Horretarako, ekitaldi-programa zabala eskainiko du eta urte osoan bilbotar pentsalari ospetsuaren bizitzaren eta ekoizpen literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratuko ditu.

Hala, hitzaldiak, solasaldiak, liburuen aurkezpenak, eta ikus-entzunezko emankizunak egongo dira Bidebarrietako Liburutegian. Parte hartuko duten adituen artean Eduardo Martinez de Pison, Javier Zamora Bonilla, Patxi Lanceros, Cesar Coca eta Iñaki Esteban daude.
Unamuno jaio zeneko 150. urtemuga ospatzeko programaren lehenengo zatia ekainaren 20an, ostiralean, bere omenez egindako kontzertuaz amaituko da. Con los ojos cerrados… (Begiak itxita…) izenburupean Ara Malikianek eta Fernando Egozkuek Boskotean eskainiko dute.

Gainera, Unamunoren bizitzaren Zazpi Kaleko txokoetan gidatutako hainbat bisita egingo dira eta Euskal Museoan argazkilaritzaren munduarekin eduki zuen harremanari buruzko erakusketa bat ere egongo da.

Aurrekoez gain, Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako 15. ediziorako deialdia ireki du. Jatorrizko lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Miguel de Unamuno XV. Saiakera Lehiaketak 6.000 euroko sari bana dauka, euskaraz eta gaztelaniaz.

Irailaren 29a, Unamunoren Eguna izango da eta, horren harira, bilbotar pentsalari handia jaio zeneko 150. urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi burutuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button