BERTSOTAN

Unai Mendizabal eta Ane Labaka onenak, GBTXko azken saioetan

Iragan berri den asteburuan beste bi saio izan ditu 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Zapatuan eta domekan jokaturiko bi saio horietan, Unai Mendizabal eta Ane Labaka izan dira irabazleak.

Zumarraga-Urretxuko Zelai Ariztin jokatutako kanporaketan Unai Mendizabalek irabazi zuen, eta bera izan zen puntu gehien (449,5) batu zituen bertsolaria.  Elgoibarko saioan, ostera, Ane Labakak eskuratu zituen puntu gehien (458,5).

Datorren asteburuan saio bakarra egongo da, final-zortzirenetako azkena, hain zuzen.
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatuko da, eta bertan honako bertsolariak bilduko dira: Aitor Salegi, Eneko Araiztegi, Iñaki Zelaia, Mikel Artola, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre.

Informazio gehiago, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button