BESTELAKOAK

“Iparraldea Bertan!” zikloaren edizio berri bat

Hilaren 4an hasi zen Iparraldea Bertan! zikloaren edizio berri bat, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean; ekimena Euskal kultur Erakundeak antolatu du, Gipuzkoako hiriburuko Kulturune horrekin lankidetzan.

Ezaguna denez, jardunaldion xedea ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea da.

Egitarauaren harira, hilaren 11n, emanaldia izango da Aire Ahizpak taldearen eskutik; 18an, musika elektronikoa izango da protagonista, Zeze Miege bikotearen emanaldia dela medio; eta, azkenik, 25ean, Erramun Martikorenak kontzertua eskainiko du.

Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button