BESTELAKOAK

Umoreaz hausnartzeko parada, Azpeitian

Irailaren 24, 25 eta 26an Kike Amonarriz, Antton Olariaga, Idoai Torregarai eta Asisko Urmenetarekin umorearen inguruko gaiak eta bere onuren inguruan hausnartzeko gonbitea luzatzen zaigu Umorea kontu serioa da  goiburupean.

Lehenengo saioan, irailak 24 astelehenean, Olariaga eta Amonarrizek umorearen gainean hausnarketa egiteko tartea hartuko dute, umore ukiturik galdu gabe. Biharamunean, asteartea irailak 25ean, Eusklabo alaiak nobela grafiko politikoa aurkeztuko digu Urmenetak. Umoreaz hausnartzeko bigarren eguna.

Eta irailak 26 asteazkenean,  Idoia Torregaraik bakarrizketa bat eskainiko digu. Bertan, “umorearekin bizitza ederragoa da” premisatik abiatuz, osasunerako dituen onuren inguruko hausnarketak, erlazioak sustatzeko dituen balioaz, arazoei aurre egiteko makulu gisara dituen eraginaz, eta gainera, ondo pasatzeko den iturri agorrezinaz jardungo da. Saio horretan umorea egitera gonbidatuko zaituzte umorezale eta umoregileak.

Saio guztiak Azpeitiko San Agustin Kulturgunean, 19:00etan, izango dira. Sarrera dohainik.

https://www.kulturaz.eus/event_listing?mode=day&date=2018-9-24

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button