BESTELAKOAK

“Umorea politikoa da” mahai-ingurua egingo da Gasteizen

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Umorea politikoa da izenburuko solasaldia antolatu du asteazkenean, 19:00etatik aurrera. Hauexek arituko dira mahaikide: Unai Iturriaga bertsolari, irudigilea eta gidoilaria, Uxoa Anduaga soziologoa, eta Laura Mintegi idazle eta EHUko irakaslea.

Umorea politikoa da Jakin aldizkariaren azken alean jorratutako gaia izan da; asteazkenean Gasteizen arituko diren hiru hizlariek, hain justu, argitalpen horretaz parte hartu dute. Solasaldia Iñigo Astiz kazetariak gidatuko du. Hala, hirurak umorearen inguruan arituko dira, betiere euskalduntasunetik eta haien bizi-esperientzietatik abiatuta.

Oihanederren arabera, “nork zeri barre egin, zergatik eta zertarako. Mugaren alde batean edo bestean kokatzen gaitu umoreak. Posizionatzen gaitu. Eta euskaldunok muga lerro horretan egiten dugu balantza: Mission Pays Basque eta Ocho Apellidos Vascos pelikulak edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saiorekin sortutako harrabotsa horren lekuko. Horixe aztertu du Jakinen 220. aldizkariak eta gaurkoan mahai-inguru formatuan dakar Oihanederrek”.

Informazio gehiago: oihaneder.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button