ESZENA

“Umore Azokak” makina bat konpainia bilduko ditu aurten

Umore Azoka Leioak maiatzaren 17tik 20ra egingo du bere XIX. edizioa, eta bertan jardungo duten konpainiak aukeratu ditu. Originaltasunaren eta kalitatearen aldeko apustua eginez 42 konpainia izango dira aurten Leioan, eta guztira 100 emanaldi baino gehiago eta erabateko 14 estreinaldi eskainiko dira.

Aurtengo programazioa Euskal Herriko 21 konpainiak, Estatuko 12k eta nazioarteko 5ek osatuko dute, gainera erabateko 14 estreinaldi, Estatu mailako 5 estreinaldi eta kaleko 2 estreinaldi daude aurreikusita. Horrela, “Umore Azoka Leioa finkatu egiten da kaleko arteen euskal eszenako erreferente nagusien artean, eta erakusleiho paregabea da Europako panoramako kaleko ikuskizunetako batzuez gozatzeko”.

Aurten Tokiko Eszena ekimena indartu egin da. Bertan, udalerriko 4 taldek hartuko dute parte: Andoni Aresti Dantza Eskolak, Despertar los Sentidos arte elkarteak, Leioako Musika Bandak eta Fidias fundazioak.

“Aurten ere, antzerkia, dantza eta zirku garaikidea programazioaren ardatzak izango diren arren, beste diziplina batzuetarako lekua ere egongo da, magiarako, umorerako eta baita surako ere”.

Euskal Herriko 21 konpainiek beste horrenbeste ikuskizun aurkeztuko dituzte, eta horien artean Aimar & Cía , Amaia Elizaran, Bubumara Dance Theatre, Elirale Dantza Konpainia, Hortzmuga Teatroa, Ganso & Cia, Krego-Martin Danza, eta Lasala topatuko dituzue. Espainiatik etorriko direnez gain, Danimarka, Frantzia, Herbehereak, eta Portugal herrietako ordezkariak ere izango dira Umore Azokan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button