ARTEA

Sakabanatua elkartu eta artea hedatu

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gipuzkoako batzordeak, erakundearen 250. urteurrena ospatzeko, Donostiako Aquariumaren laguntzaz, Sakabanatua elkartu eta artea hedatu izeneko erakusketa antolatu du. Xabier Obeso izango da erakusketaren komisarioa.

Erakusketaren izpiritua, “beren sormenaren banakako munduan beti sakabanatuta dabiltzan artistak elkartzea bide egokia da” leloan oinarrituta dago.

Ekimenaren helburua oso argi dago, Gipuzkoako arte-sorkuntzaren egoeraz jabetzea, adierazpide eta joera guztiak azalduz; “leku aldetik mugak daudelako, diren guztiak ez daude hemen, baina, zalantzarik gabe, dauden guztiak dira”.

Eta badaudenak honako dira: Koldobika Jauregi, Nisa Goiburu, Javier Sagarzazu, Mensu, Cristina Guerrero, Keixeta, Javier Arizabalo, Jose Manuel Abalos, Zumeta, Carmen Maura, Angel G. Espinosa, Idoia Beratarbide, Juan Luis Goenaga, Javier Etxeberria, Baroja Collet, Angel Uranga, Laura Esteve, Iñaki Moreno R. de Eguino, Igor Obeso, Alvaro Ledesma, Iñigo Manterola, Iñigo Arregi, Rosa Valverde, Ricardo Ugarte, Juan Carlos Cardesin, Xabier Obeso, Antonio Oteiza eta Iñaki Olazabal.

Erakusketa Donostiako Aquariumean ikusi ahalko da, urtarrilaren 16tik martxoaren 1era.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button