ESZENA

Umore Azoka proposamen zain

Datorren urteko maiatzaren 18, 19, 20 eta 21ean egingo den Leioako Kale Artisten XVIII. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da. Interesatuta dauden konpainiek azaroaren 22ra bitartean eman behar dute izena jaialdiaren webgunean.

Betiko legez, kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, haurrentzat, familientzat zein helduentzat, izan ere, “kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanak” nahi ditu jaialdiak; baina lanek Estatuan estreinakoak edo maiatzaren 2015etik aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena.
Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).

Proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak, www.umoreazoka.org web gunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button