ESZENA

“Umore Azoka Leioak” proposamen mordo bat jaso du

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatzen duen Kaleko Artisten Azokak, bostehun proposamen artistiko baino gehiago jaso ditu mundu osotik. Batzorde artistikoak proposamenen originaltasuna, berrikuntza, ikusgarritasuna eta kalitatea baloratuko ditu, eta maiatzaren 14tik 17ra egingo den XXI. edizioan parte hartuko duten konpainiak aukeratuko ditu.

Umore Azoka Leioa jaialdira 40 konpainia baino gehiago hurbilduko dira eta horietatik erdia Euskal Herrikoak izango dira, “hemengo komunitate artistikoarentzako erakusleiho eta topagune gisa betetzen duen lekua sendotuz”. Era berean, urruneko herrialdeetako sorkuntza panoramaz gozatzeko aukera izango da, eta Japoniako, Kenyako edo Ukrainako proposamenak ere etorriko dira.

Gainera, Leioako Udalak akordioa lortu du Eusko Jaurlaritzarekin eta Artekalerekin, “Portugalgo 10 jaialdi garrantzitsuenetako zuzendari artistikoak azokako egun guztietara etor daitezen eta edizio honetan parte hartuko duten profesionalekin harremanetan jartzeko eta haiek kontratatzeko aukera izan dezaten”.

Diogun bezala, Umore Azoka Leioako XXI. edizioa maiatzaren 14tik 17ra egingo da, eta adin eta ikus-entzule guztientzat pentsatutako antzerkiaren, umorearen, zirkuaren, musikaren eta dantzaren inguruko piezarik interesgarrienek kaleak hartuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button