IKUS-ENTZUN

Ume errefuxiatuen heziketa faltaz

Gaur, azaroak 28, Zinexit Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren barruan, herrialde arabiarrak eta migrazio mugimenduak ondo ezagutzen dituzten Cosimo Caridi eta Ane Irazabal zuzendariek sorturiko Awlad-Hesiak Gainditu dokumentala aurkeztu da. Filma gaur pantailaratuko dute Bilbon, eta bihar, hilaren 29an, Gasteizen, eta proiekzioen ondorengo solasaldietan Ane Irazabal izango da.

Dokumentalak lau istorio txirikordatzen ditu: “euren jatorrizko herrialdeetako indarkeriatik ihes egin duten eta gaur egun Berlinen, Greziako Samos uhartean, errefuxiatu eremu batean eta Oñatin (Gipuzkoa) bizi diren bi neskatoren eta bi mutikoren historia”. Interesgunea ez da ume hauen istorio dramatikoa kontatzea, fokua izan duten edota izan ez duten heziketan jarri nahi izan dugu” azaldu dute zuzendariek.
Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda lau ume errefuxiatu dira, eta beren jaioterriko indarkeria atzean utzi dute. Leku seguru batera iritsi bitartean, ihesaldiaren lau etapa erakutsiko dituzte. “Lau ume horiek beren haurtzaroa aldarrikatzen dute, baina, batik bat, eskolara joateko duten eskubidea. Protagonistak normaltasunera itzultzeko eta gerran galdutako haurtzaroa berreraikitzeko borrokatuko dira.

Haria, hortaz, heziketa da, izan ere ume horiek beren bizitzak eta sorlekuak indarrez abandonatzera behartuta daude oso bide luze bati ekiteko, eta bide horretan arazo gaindiezinekin topatuko dira; bide horretan heziketa desagertzen da. Eta orduan, nolako pertsonak izango dira etorkizunean?

Ane Irazabal Palestinan lanean hasi zen eta, 2011z geroztik, udaberri arabiarrekin Egipton, Tunezen, Libanon, Jordanian… Azken urteotan, errefuxiatuen eta Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako migrazio fenomenoen dramaren segimendua egin du.
Cosimo Caridik Il Fatto Quotidianorako, Nemo – Nessuno esclusorentzat idazten du RAI 2n. Bere txostenak BBCk, Al Jazeerak, Telesur-ek, RSIk, Internazionale-k argitaratu dituzte.

Ostiralean amaituko da Zinexit zikloa Classic sekzioaren barruan, Alfred Hitchcockek egindako lan ahaztezin batekin: The Wrong Man (Erredun faltsua).

Bideo txiki honetan, Ane Irazabalek azaldu digu zertan den dokumentala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu