ESZENA

Ulisesen bidaia

Ostiralean, maiatzak 4, Zornotza Aretoan, 20:00etan, Gorakada Antzerki taldeak Ulisesen Bidaia antzezlana estreinatuko du.

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen.

Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla. Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den. “Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun. Bizi bedi heroi greziarra!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button