ESZENA

Ukitu soziala duten komediak eta dramak

Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko, Errekaldeko, Otxarkoagako eta Zurbaranbarriko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, 13 antzerki eta dantza konpainiaren proposamenak jasoko dituzte ostegun honetatik (irailak 25) aurrera, abenduaren 11ra arte, Bilboko Zirkuituaren programazioarekin bat eginez. Sarrera doakoa izango da.

Parte hartuko duten konpainiak eta artistak hauek izango dira: 7 grados, Totum, Katastrofen, La Trascienda, Luna Llena, Thor Teatro, Plataforma Tirante, El Beso Teatro, Beatriz Insa, Jon Zubiaga eta Sonia Villamor. Antzerki eskaintzak drama eta tragikomedia biltzen ditu, gizarte ukitu handiarekin eta emakumeen presentzia garrantzitsuarekin, eszenatoki gainean zein landutako gaietan.  Urteko azken hiruhilabetekoan proposamen eszenikoen artean, azpimarragarriak dira Jon Zubiagaren eta Sonia Villamorren Pisukideak lana, eta Totum taldearen Pensar en Alto lanaren estreinaldia.

Ostegun honetan (irailaren 25ean) hasiko da denboraldia, Otxarkoagako udaltegian, 7 grados taldearenTrastornos literarios lana eszenaratuz. Urriaren 2an, Errekaldeko udaltegiak, Totum konpainiaren Pensar en alto lanaren estreinaldia jasoko du. Urriaren 9an, ¿Qué ha sido eso? izeneko lana egingo du Katastrofen taldeak. Azaroaren 6an, Errekaldeko udaltegian, Jon Zubiagaren eta Sonia Villamorren Pisukideak lana ikusteko aukera egongo da. Hilabete horretarako proposamenen artean, Thor Teatro taldearen Las cartas de Berlin ere badago, eta A trompicones, Luna Llena taldearena. Bea Insa antzezleak antzeztuko du La mujer sola. Antzezlan horrek emango dio amaiera aurtengo Bilboko Zirkuituaren programazioari, abenduaren 11n, Castañoseko udaltegian.

Programazio guztia, non eta zein ordutan ikusteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu