LITERATURA

Nobelak sortzeko “Augustin Zubikarai” saria abian da

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen dute Augustin Zubikarai saria. Aurten, XIX. edizioa izango da, eta lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Beka 6.000 eurokoa da. Eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Parte-hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena (bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa); Idazlanaren lagina edo erakusgarria (hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa), ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira.

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button