Nontzeberri

“Ukerdi Film Festival” mendia eta natura ardatz, Izaban

Bilbon, Mendi Film Festival hastekotan dago, baina horren aurrean, Izaban, Ukerdi Film Festival ekimenak bere ateak zabalduko ditu, mendi eta naturaren paisaia miresgarriekin gozatzeko xedez. Abenduaren 6, 7 eta 8an garatuko da Pirinioetako magalean dagoen Izaba herrian.

Hainbat film programatu dituzte egunotarako. Hala, bihar, abenduak 6, Buen camino (Luis Arrieta), Riders on the Storm (Franz Walter), Flocon Vert (Robin Cretinon eta William Cochet), eta Aralar (Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jaurgei eta Ion Fontenla) filmak pantailaratuko dituzte.

Ostiralean, honakoak jarriko dituzte ikusgai: Treeline (Jordan Manley), Aurrera (Mikel Peña), Cyclo Reset (Osole Visual), Zerutik (Mikel Besga), eta Into twin Galaxies (Jochen Schmoll).

Azkenik, larunbatean, beste film sorta bat programatu da: La Fuente de la Juventud (Mike Douglas), RJ Ripper (Joey Schusler), Bachimala Girls (TN Producciones) eta Al Otro Lado de la Cuerda (Javier Valero eta Arkaitz Yurrita). Egun horretan ere sari banaketa egingo da.

Ukerdi 2018ko xehetasun guztiak hemen ikus ditzakezue.

Exit mobile version