MUSIKA

Balerdi Balerdi eta Giorgio Bassmatti, pop doinuak Donostian

Iruñeko Balerdi Balerdi power pop hirukoteak Hegoko Lautadaren Ertzetik laugarren lanean jasotako kantuak aurkeztuko ditu Donostiako DOKA aretoan. Bestalde, Giorgio Bassmatti musikari donostiarrak bere pop doinuak joko ditu, ezagunak eta berriak. Harrobia Zuzen kontzertu egitarauaren hirugarren denboraldiko lehen emanaldia izango da ostiralekoa, abenduak 14.

Balerdi Balerdik power pop kantuekin josiriko hiru disko argitaratu zituen 90eko hamarkadan, bestelako estiloak baztertu barik. Hala, Hegoko Lautadaren Ertzetik garai hartan plazaratutako diskoetan egon zitezkeen kantuak bildu dituzte, hala nola, Ez dut jakin nahi eta Argia piztuta gogoan power-pop ereserkiak, folk-rock kutsuko Egiozu kasu edo taldearen ironia zaletasuna erakusten duen Iruñean rokanrolik ez gogorra. Ezuste handiena ska estiloko Ezkabapean da.

Toño Muro gitarra jotzaileak zuzentzen ditu abestiak. Gitarra garden horren gainean eraikitzen dira Balerdiren kantu melodiatsu eta dinamikoak. Kristalezko akorde horiei hitz ironikoak gehitu behar zaizkie bigarren giltzarri gisa.

Giorgio Bassmatti, berriz, bakarlari donostiarra da, pop zalea eta kantu idazle bikaina. Kantuotan bere unibertso pertsonalaren elementuak txertatzen ditu.

Emanaldien ostean, Erdi disko jartzaileak pozzpop musika zabalduko du DOKA aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button