Nontzeberri

Uharte Zentroak “Ob Skena” egoitzak eskaintzen ditu

Uharte Zentroak bi egoitza eskainiko ditu, esparru eszenikoan oinarrituz “ikerketa prozesu bat garatu nahi duen edozein alorretako artistei” zuzenduak. Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2020ko maiatzaren eta ekainaren artean. Deialdiaren itxiera, otsailaren 20an izango da.

Egoitza horiek bertako Nafarroan jaiotakoa edo bizi diren artista edo kolektiboei begira, eta bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektiboentzat. Interesatuek entregatuko dituzten proiektuek “feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia birpentsatzea, ekologia”, eta horiek bezalako gaiak jorratuko dituzte, eta gaur eguneko gizarte mugimenduekin harremanean jarri beharko dute.

Ob Skena (eszenatik at) deialdia zertan datzan jakiteko hona hemen definizioa: “eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean”.

Artista edo kolektibo bakoitzarentzat 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari eskaintzen da, garraio eta dieta kontzeptu gisa.

Informazio guztia: Uharte Zentroa

Exit mobile version