ARTEA

Uharte Zentroak azken urteotan egindako hainbat proiektu aurkeztu ditu

Pandemiak ekarritako egoeraren osteko artea definitzeke dago, ez dakigu nolakoa izango den, ez eta horren inguruan sortuko den pentsamendua ere. Horixe da Uharte Zentroan hausnartu egin dutena, eta horrexegatik, isilik egotea, sentitzea eta behatzea onena dela uste izan dute, “gertatzen dena digeritu ahal izateko”.

Hemendik aurrera, Uharte Zentroan azken urteotan sortutakoari begiratu nahi diote, “etorkizuna nola eraiki nahiko genukeen hausnartu nahian”. Horretarako, hainbat proiekturen berrirakurketa partekatuko dute, “orainaldiko gai batzuk planteatu eta datorren denborarako aukera berriak irudikatu ahal izateko, …., planetan bizitzeko beste modu batzuetan pentsatzera gonbidatzen gaituztenak”

Honakoa proposamenak egin dituzte: Alfonso Borraganek Uharte Zentroan egoitza bat egin zuen, Estéticas Transversales proiektuaren markoan, eta Idensitat-ekin elkarlanean garatzen den proiektua. No man ‘s land lanean ibaiaren inguruan, eta horrek dakartzan joko eta kontakizunen inguruan lan egin zuen.
Amaia Molinetek Es posible que la tierra quiera ser como antes de que existiera lana erakutsi zuen. Bertan, bi ekintza egiten ditu lurrazalean, urruneko bi parajeetan: Sahara eta Islandia.
Pulpa Celeste kolektiboak Erraiak proiektua planteatu zuen. Bere programaren barruan, talde honek Ana Duarte gonbidatu zuen hartziduren bidezko mapeaketa saio bat egiteko.

Hezkuntzarako hainbat proiektu ere garatu dira bertan, Uharte Zentroaren webgunean ikusta ditzakezuenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button