MUSIKA

Kontzertuak, kontzertuak, kontzertuak

Asteburuarekin batera kontzertu andana dator gurera. Hasteko, gaur bertan, Donostiako Gazteszena aretoan Irungo Lisabö boskoteak Animalia Lotsatuen Putzua lan berria aurkeztuko du. Gipuzkoarrekin batera, Berako Joseba Irazoki arituko da bakarlari. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Bihar, halaber, beste hiru kontzertu aipagarri izango dira. Hala, Elvis Presley musikaria omentzen duen Mystery Train taldeak Donostiako Be Bop tabernan joko du gauerdian. Hiri berdinean, baina DOKA Antzokian metal kontzertua izango da Hamlet taldearen eskutik. Madrildarrek Amnesia lana aurkeztuko dute.
Bizkaian berriz, Erandioko Sentinel Rock Club izeneko aretoan Ero eta Noizean Behin arituko dira.

Etzi, hilak 18, DOKA Antzokian bigarren zita bat izango da Aiumeen Basoa eta Continuo Renacer taldeekin. Mutrikuko Aiumeen Basoa bandak Iraganeko Bide Malkartsutik izenburuko estreinako lana aurkeztuko du; euskal folka eta metala uztartzen dute. Continuo Renacer, aldiz, Beasaingo hirukotea da eta The Great Escape bigarren laneko kantuak joko ditu; gipuzkoarrek death metala jorratzen dute jazz ukituekin jantzita.

Gasteizen eta aratusteen harira, Gora Tabernan Bite Sessions taldeak joko du. Proiektu horretan Mamba Beat-eko taldekideek jotzen dute. Musikan baxuak, oinarri elektronikoak, sintetizadoreak, perkusioak eta ahotsak nahasten dituzte. Dantzarako proposamen aproposa da.

Azkenik, eta Bizkaira itzulita, larunbatean Stupenda Jones eta Honoris Causa rock taldeek joko dute Deustuko Gazte Lokalean.

Jo eta su!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button