IKUS-ENTZUN

Udazkeneko “Mendi Tour” ekimena abian da

Mendiaz gozatzeko sasoi ederra da udazkena, bai eta mendian beste batzuek bizi izan dituzten esperientziak ezagutzeko ere, eta horretarako  Mendi Tourra duzue, mendia, abentura, muturreko kirolak eta naturarik buruzko pelikula onenak bitzen dituen ekimena. Egunotan  Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren izango dituzte emanaldiak.

Atzo komentatzen genuen, irailaren 24an, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 19:00etan, hiru pelikula ikusteko abagunean izango dela: Harria Herria euskarazko lana, eta 2019ko Mendifilm jaialdian sarituak izan ziren Climbing Blind eta Home.

Datorren astean, urriaren 1ean eta 8an, Zarautz eta Zaldibarren egingo dira Mendi Tour saioak. Zarautzen Pagoeta Mendizale Elkartea eta Udaleko kirol departamentua dira babesleak, eta saioak Modelo Aretoan eskainiko dira, 20:00etan. Hantxe, Elur Goritan, Cholitas, Hans Kammerlander alpinista handiari buruzko Manaslu, eta Nebula Mendifilmeko film labur onena pantailaratuko dituzte.

Zaldibarko Liburutegi Zaharrean eskainiko dira emanaldiak, urriaren 8an, 18:30ean. Herri horretan Nebula,  Home, Harria Herria, Allein (Alone) eta The Undamaged pelikulak programatu dira, eskalada, alpinismoa, piraguismoa edota argazkilaritzaren ingurukoak.

Urrian bertan, Mendi Tourrak beste bi geltoki ere izango ditu: Sopelan urriaren 22an, eta Markina-Xemeinen urriaren 25ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button