Sin categoría

Udazkeneko “Antzerki Aroa” zikloa abiaraziko da Iruñean

Antzerki Aroa zikloaren egitarauak bost antzezlan eta sei emankizun ondu ditu udazken honetan, urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte luzatuko dena, hain zuzen.
Hala, hiru eszenatoki ezberdinetan, Nafarroako Antzerki Eskola, Gayarre Antzokia eta Iturramako Civivoxa aretoetan, Rubik Theatre konpainia, Vaivén produkzioak, Artedrama-Axut-Dejabu Panpin Laborategia, Hika Teatroa eta Atx teatroa konpainien azken obrak ikusteko aukera paregabea izango da.

Lehen emankizuna,hortaz, bihar bertan izango da, urriaren 17an, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Bertan, Rubik Theatre konpainiak, Babesleku Arrotzak eta Animalia Bakartien Hotsak antzezlana aurkeztuko du, antzerki-hizkuntza berrien esperimentazioan eta bilaketan sakonduz, mugimenduaren poetika eta antzerki bisuala jorratuz sortutako ikuskizuna. Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla antzezleek, Xabier Lopez Askasibarren testuan oinarritutako lana eramango dute agertokira, Estitxu Zaldua Domingo, Juanjo Herrero Mansilla eta Ekaitz Unai Gonzalez Urretxuren zuzendariek sortutako lana:

“Nora zoaz noraezean?
Aukeratu maleta egokia.
Zein bidaia opa dizu bizitzak?
Ondarea zerrendatu.
Zer garraiatu bakardadean?
Antolakuntzan dago perfekzioa.
Nola mugitu geldirik bazaude?
Babestu, ez hoztu bihotza.
Arrotzak. Maletak. Ezlekuak.
Arren, ez ostu bihotza.
Arrotzak eguneroko bizitzan eta espazioetan”

Abenduaren 11ra bitarte, hartara, honako antzezlanak aurkeztuko dituzte zikloan: Erlauntza, Vaivén produkzioak (urriak 30); Zaldi Urdina, Artedrama-Axut-Dejabu Panpin Laborategia (azaroak 13 eta 14); Txarriboda, Hika Teatroa (azaroak 22) eta 7ak Bat, Atx teatroa (abenduak 11).

Antzezlan bakoitzaren gaineko xehetasun guztiak eta udazkeneko Antzerki Aroa zikloaren informazio guztia , Iruñakulturada web atarian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu