ESZENA

Gazteen Antzerki Topaketak, Donostian

Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra, Gazteen Antzerki Topaketak egingo dira Donostiako sei agertokitan, eta guztira 20 antzezlan eskainiko dira.

Ekimenean 14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleek hartzen dute parte, eta beren lan antzeztuak eskaintzen dituzte hiriko hainbat agertokietan, hala nola, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Kultur Kluba edota Kontadores.

Topaketa horietan ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira, eta egindako pieza guztiak sari bat eskuratzeko lehian sartuko dira. Horien balorazioaz Maria Redondo, Asier Burguete eta Miren Arrieta antzezleak arduratuko dira.
Sari banaketa ekainaren 17an izango da Kutxa Kultur Plazan.

“Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere. Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.”

Lehen saioa, gaur berton izango da, Antzoki Zaharrean, 18:30ean, Mujeres a destiempo piezarekin. “Mutil baten gorputzean harrapatuta dagoen neska batek denboran zehar bidaia bat egingo du iragarle baten laguntzarekin, beste garaietako emakumeak ezagutzeko”.

Egunez eguneko programazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button