IKUS-ENTZUN

“Udan zinea zure auzoan” programa, Bilboko txoko askotan

Bilboko Udalak Udan zinea zure auzoan ekimena abiarazi du beste behin, eta uztailaren 16tik abuztuaren 13ra, film laburrak eta luzeak eskainiko ditu Bilboko bazter askotan.

Programazioak zortzi saio bilduko ditu, euskal zinegileek egindakoak, edota klasikoak eta ekoizpen handiak. Ohikoa denez, saio guztiak 21:30ean hasiko dira, euskal film labur batekin, eta ondoren film luzea etorriko da.

Biharko saioa,  Eleiz Museoko klaustroan izango da, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren azken edizioan Euskal film labur onenaren saria irabazi zuen Diego Kataryniuken Amargo era el postre (2018) film laburrarekin. Ondoren, euskarazko azpi-tituluekin, Brian de Palmak zuzendutako El fantasma del paraíso (1974) kultuzko film klasikoa emango da.

Ikusiko diren beste lan batzuk honakoak dituzue: Ane (David P. Sañudo, 2019), Remanecer (Neftali Vela, 2013), La forma del agua (Guillermo del Toro, 2018), Mi querida cofradía (Marta Diaz de Lope, 2018), El fin de todas las cosas (Norma Vila, 2019), Carmen y Lola (Arantxa Echebarria, 2018), Ama eta Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez, 2018), edota Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2018).

Ordutegiak eta emanaldiaren tokia jakiteko: Kulturabarrutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu