MUSIKA

Udan ez da musika jaialdirik izango Getxon

COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera dela eta, Getxoko Kultur Etxeak udako ohiko egitaraua bertan behera utzi du, eta horren ondorioz, Jazzaldia, eta Folk jaialdia ez dira gauzatuko. Era berean, San Lorentzoko Azoka eta Komiki Azoka ere ez dira egingo.

Esparru itxietan zein aire librean jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean udako ohiko egitaraua bertan behera lotu da.

Udako une goriena Nazioarteko Jazzaldia izaten da Getxon, aurten uztailaren 1tik 5era ospatzekoa zena. Bada, bere 44. edizioa ez da aurten egingo. Halaber, 36. Nazioarteko Folk Jaialdia (irailak 25-27) eta 19. Komiki Azoka (urriak 2-4) ere bertan behera geldituko dira. Era berean, udako beste ohiko ekitaldiak ere ez dira gauzatuko, esaterako, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Habanera Jaialdia, Getxo Magik magia jaialdia eta Letren Terrazak ekimenak.

Muxikebarri zentroan programatuta zeuden beste zenbait ikuskizun ere ez dira egingo, baina 2021. urtean berriro programatuko dira.
Egoera hobetzen bada, Kultur Etxeak udako kultura-ekimen programa bat egingo du, eta gaurko egunetan hori aztertzen dabiltza bertako adituak, izan ere, “osasun-baldintzak eta urruntze soziala bermatzeko arauak” betetzen diren ala ez jakin behar dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button