MUSIKA

“Kafea eta Galletak”-en denboraldi berria

Kafea eta Galletak ekimenak bere 5. denboraldiaren aurkezpena egingo du  igande honetan Gernikako Astran. Don The Tiger, Caballo eta Za! izango dira egun horretako izarrak.

Don The Tiger Adrián de Alfonso da. Duela pare bat urte Berlinera joan zen bizitzera eta han grabatu zuen bere lehen diskoa, Canada argitaletxearekin kaleratu duena. Aurreneko disko honetan, kantuak eta esperimentazioak bat egiten dute.

Caballo, Cuchillo taldeko Israel Marcoren proiektu pertsonala da. Bertan, bere alderdi ilunena, hipnotikoena, anbientalena, narkotikoena eta esperimentalena erakusten du.

Za! taldea Nontzeberrin askotan agertzen den taldea da. Za! Papa Dupau (gitarra, tronpeta, kalinba, perkusioak, ahotsak) eta Spazzfrica Ehd (bateria, perkusioak, teklatuak, klarinetea, efektuak, ahotsak) dira. Afrikako erritmoak, ahots loopak, free jazz-a, math rock-a, elektronika analogikoa, dadaismoa, distortsioa, …denetarik.

Gogoratu, igandean, 18:30 kontzertua hiru elementu hauen kontzertua duzue Gernikan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button