IKUS-ENTZUN

Udako zinema zikloa, Iruñean

Irailaren 1era bitartean, makina bat film pantailaratuko dituzte Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan egingo den udako zikloaren barruan. Guztira, 24 film emango dituzte, zaleen gozagarri.

Denetarik egongo da (dokumentalak, beste jaialdi batzuetan saritutako lanak, zinema independenteko filmak, …) baina guztiak jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin eskainiko dira, tartean, iazko Donostia Zinemaldian ikusgai izan ziren Hou Hsiao-Hsienen The Assassin, Duke Johnsonen eta Charlie Kaufmanen Anomalisa, eta Joshua Oppenheimeren The Look of Silence.

Zuzendari askoren lanak emango dira, tartean ere,  Arturo Ripstein, Apichatpong Weerasethakul, Alain Resnais, Michael Fassbender, Sienna Miller, Jeremy Irons edota Jesse Eisenberg ezagunenak.

Programazio guztia ikusi nahi baduzue, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button