IKUS-ENTZUN

Munduko Jendeak Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko epea luzatu egin dute

 

Munduko Jendeak Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko epea ekainaren 9a bitarte luzatu dute.

Ekimenean parte hartzeko, kamera digitalaz edo telefono mugigarriaz eginiko filmak aurkeztu beharko dira, eta filmok honako gai hau jorratu beharko dute: Mundu zabaleko emakumeak. Hilaren 2an, hasi da film laburrak aurkezteko epea, eta hilaren 20an bukatuko da.

Lehiakide bakoitzak film bakarra aurkez dezake. Filmak Munduko Jendeen Jaialdiaren idazkaritza teknikoaren egoitzan bertan aurkez daitezke, edo postaz bidali (CDan aurkeztu behar dira): Lozoño kalea, 29, 1. ezk. 48004 Bilbo.

CDaren edukian, obra tituluarekin agertu beharko da, word fitxategi batekin batera. Dokumentu horretan, testu labur bat sartu behar da honakoekin: zer dela-eta aurkeztu den obra, noiz egin zen eta zer teknika erabili diren hura egiteko. Horrez gainera, egilearen datuak ere jaso behar dira. Film labur orijinala izan behar dut, gehienez 5 minutu iraun dezake eta ahalik eta bereizmen eta kalitaterik onenaz grabatu behar da. Hainbat formatu onartzen dira: 3GP, 3GPP, MP4, MPG, SMV, FLV, SWF eta AVI.

Lehiaketan hautatzen diren obrak aurtengo Munduko Jendeen Jaialdian proiektatuko dira, egitarauaren arabera, 2011ko ekainaren 22tik 26ra bitartean. Sari hauek emango dira: lehenengo saria, 300 euro; bigarren saria, 200; eta hirugarren saria, 100.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button