BERTSOTAN

Udako sasoia eta bertsoak bertso-udalekuetan

Aurten ere bertsogintzaz, aisialdiaz, lagunarteaz gozatzeko aukera egongo da udako bertso-udalekuetan. Hamaseigarren urtea da jada Bertsozale Elkarteak bertso-udalekuak antolatzen dituela eta 300 gaztetxok eta 50 begiralek hartuko dute parte. Lekeitio (ekainak 24-27), Barria (uztailak 1-7), Arrazola (uztailak 7-13), Orio (uztailak 8-14), Bidarrai (uztailak 13-22), Irañeta (uztailak 21-27) eta Zuhatzan (abuztuak 26-30) izango dira aurten.

Euskarazko egonaldiko txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek puntako bertsolariekin egoteko aukera izango dute. Aurten Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta, Iñaki Gurrutxaga, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre bertsolariak joango dira udalekuetara.

Bertsolaritzaz gain kantugintza ere landuko dute Oskar Estangarekin. Txanda bakoitzean kantuak sortuko dituzte, eta guztien artean udalekuetako diskoa osatuko dute.

Ez da plan makala!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button