MUSIKA

"Rock in Zornotza" kontzertu berezia izango da

Larunbatean, ekainak 12, Rock in Zornotza kontzertuaren lehenengo edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Zubiondo parkean. Bertan, Zubiaur musika eskolako ikasleak eta irakasleak arituko dira pop eta rock musikaren lan klasikoak interpretatzen, 60ko hamarkadan hasi eta gaurdainoko obretan barrena ibilita.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da kontzertua, eta 21:00etan inguru amaituko. Kontzertu honetan 24 ikaslek eta 3 irakaslek jardungo dute, 4 taldetan, eta Berri Txarrak, Deep Purple, Chuck Berry, The Eagles eta Black Sabbath taldeen abestien bertsioak interpretatuko dituzte.
Musika ikuskizun honen bidez ikasturtean zehar egindako lanaren erakustaldia eskainiko dute musikari zornotzar gazteek.

VK Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button