BESTELAKOAK

Udako programazio zabala, Bizkaiko museoetan

Bisita gidatuak, erakusketak, kontzertuak, haurrentzako tailerrak, erakustaldiak eta bestelako jarduerak antolatu dira udari begira Bizkaiko museoetan: Arkeologi Museoa, El Pobaleko burdinola, Euskal Herria Museoa, Muñatoizko gaztelua, La Encartada fabrika-museoa, Txakolingunea, Arrantzaleen Museoa, Arrolako iruna, Foruko erromatar herrixka, Ereñozarko gaztelua, Santimamiñe, Ondare eta Rekalde aretoa.

Ekimen batzuk aipatzearren, Bilboko Arkeologi Museoan Museoa Aztarnaz Aztarna programarekin jarraituko du. Bertan, antropologiak gure aurretik egondako giza taldeak ezagutu ahal izateko egindako ekarpena ezagutzera eman nahi da.
El Pobaleko burdinolaren laguntzaz, bi ibilbide arkeologiko antolatu du Arkeologi Museoak. Uztailaren 4an Igartzako ferroi multzoa (Beasain), Lili Jauregia eta Ekainberri (Zestoa) bisitatuko dira, eta uztailaren 19an, Izturitzeko eta Otsozelaiko haitzuloak (Zuberoa).

Bilboko Eleiz Museoan Sei neska-mutil gazteek heziketa-tailerretan parte hartu ahal izango dute pieza arkeologikoak identifikatuz eta ezkutatuta dauden altxorrak bilatuz. Gauza bera egin ahal izango da Bermeoko Arrantzaleen Museoan; bertan 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutilek zenbait tailer egin ahal izango dituzte uztailean.

Muskizko El Pobaleko burdinolan, Muskizko Muñatoizko gazteluan, eta Santimamiñen ere tailerrak antolatu dira txikienentzat eta familientzat. Balmasedako La Encartada fabrika-museoan Bakea josten: gatazka, arpillerak, memoria izeneko erakusketa izango da.
Bakion, Txakolingunean, uztailaren 1etik irailaren 27ra, Emakumea eta Euskal Pilota erakusketa egongo da.

Hauek eta beste asko, hemen kontsultatu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button