ARTEA

Udako Musika Zikloa Sopelan

Sopelako Udalak Udako Musika Zikloa antolatu du uztailaren 26tik 30era, 20:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Saio guztiak bertan egingo dira, azkena izan ezik, Eleizalde plazako kioskoan egingo baita.
Hilaren 26an, Carlos Goikoetxea arituko da pianoa jotzen.
Hurrengo egunean, 27an, Catalin Bucataru eta Maddi Arana (biolinak), Luis Ibiricu (biola) eta Elva Trullen (txeloa) musikariek osatzen duten Cum Laude Soka Laukoaren txanda izango da.

Hilaren 28an, gitarra eta harpa izango dira protagonistak Cristina Sanchez eta Silvia Gutierrez bikote klasikoaren eskutik.
Hurrengo egunean, Ganbera-musika kontzertu bat eskainiko da Nuria Orbea (kantua), Cedric Conchon (txeloa) eta Marion Desjacues-Huguel (harpa) musikarien talentuarekin.
Azken egunean, Ehtroila Tronboi Laukoak joko du. Talde honetan, Alberto Urretxo, Unai Urretxo, Mikel Arkauz eta Francisco J. Rosarios aritzen dira.

Sopelako Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button