BESTELAKOAK

Udako Ikastaroez gozatzeko saio osagarriak

Hainbat saio berezi programatu dituzte UEUko Udako Ikastaroekin behar bezala disfrutatzeko. Gaur berton egongo zertaz gozatu Iruñean.

Ez da kasualitatea izeneko bertso-saioa ondu dute gaur, ekainak 26, Katakraken. Bertan Miren Amuriza, Saioa Alkaiza, Maider Arregi eta Nerea Elustondo bilduko dira. Danele Sarriugarte idazlea arituko da gai-jartzaile lanetan. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariak ere bertaratuko dira.
Hurrengo egunean, Karrikiriren dendan, Bingen Amezagaren lagunekin pintxo-tertulia prestatu dute Itziar Diez de Ultzurrun, Garazi Arrula, Xabier Irujo eta Ines Castiella partaideekin.

Baionara salto eginez, uztailaren 2an, astelehena, Bakean Dagoena Bakean Utzi izeneko umore-saioa egingo dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak, 19:00etan, Bernat Etxepare Lizeoan. Eta uztailaren 3an, asteartean, toki berean, Asisko Urmenetak Eusklabo Alaiak liburuaren aurkezpen ilustratua egingo du. Egun horretan ere, Maddi Sarasua eta Miren Artetxe bertsolariekin, bertso-afaria antolatu da Bernat Etxepare Lizeoan, 20:00etan. Ekhi Erremundegi gai-jartzailea izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button