IKUS-ENTZUN

Herri-kulturako lekukotza interesgarriak, “Basquer” filmean

Bermeoko Arrantzaleen Museoan pantailaratuko da bihar Basquer filma, 20:00etan. Ostean Argibel Euba etnologoaren hitzaldia ere programatu da.

Suediako SVT telebistak 1960ko hamarkadako euskal kultura eta gizarteari buruz egin zuen Basker izeneko dokumentala. Argibel Euba etnologoak aurkitu zituen grabazioak eta horien inguruko ikerketa eta identifikazio lana egin du EHUko Mikel Laboa Katedrari esker.

Balio historiko eta etnografiko berezia duten dokumentalak Basker eta Bondei i Baskerland izenekoak dira, eta ahaztuak egon dira orain arte. Bertan euskal gizartea agertzen da bere osotasunean eta folklorea, musika eta dantza tradizionalaren adierazpenak, eta gure kulturak azkeneko hamarkadetan bizi izandako aldaketa sakonak agerian daude.
Irudiotan ere herri-kulturako hainbat lekukotza interesgarri daude, batzuk oso zaharrak eta bakanak, “Sakabi eta Egañazpi, Alejandro Aldekoa, Zumarragako Trikitixa, Leon Bilbao, Maurizia eta Karakol… Horiez gain, aparteko esangura historiko eta kulturala daukan txalapartaren eszena bitxia dago: Martuteneko Billandegi baserri-dolarean, sagardo-upelez inguratuta, Jose eta Jose Mari Zabalegi aita-semeak txalaparta jotzen. Txalapartaren ikus-entzunezko testigantzarik zaharrena da, ezagutzen dugun lehenengo erregistroa, hain zuzen ere”.

Euba ikertzaileak dokumentalen deskribapen zehatza osatzeaz aparte, egileei buruzko informazioa, egileek Euskal Herrian eginiko ibilbidearen deskribapena, eta filmen analisia ere egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button