MUSIKA

Azaroko saioak “Udagoieneko Osterak” ekimenean

Euskaltzaleen Topaguneari esker, laster hogei urte beteko dituen Udagoieneko Osterak zuzeneko zortzi emanaldi proposatuko dizkizue.

Topaguneak adierazi duen bezala, “aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. Haize freskoa dator, euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak geurean euskaraz egiten denaren uzta”.

Urriaren 27an hasi zen ekimena Atx teatroaren eskutik, baina barikuan egongo da zertaz gozatu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian Kokein eta Siroka taldeen zuzenekoarekin.

Azaroko saioak honakoak dituzue:  Inpernuko, Xabi Solanoren eskutik, Gernikako Lizeo Antzokian, azaroaren 8an; Bizimiñak Itzel konpainiaren eskutik, Ugao-Miraballesko Jane Jauregia, azaroaren 9an; Alos quartet, Oreka tx, Amaia elizara zuzenean, Zallako Antzokian, azaroaren 9an; MICEren zuzenekoa, Markinako Uhagon Kulturgunean, azaroaren 16an; Desira eta Ane Zugazaren zuzenekoa, Bilboko Kafe Antzokian, azaroaren 22an; eta Mursego zuzenean, Sopelako Plaza beltzean, azaroaren 23an.

Beraz, urriaren 27tik azaroaren 23ra bitarte Udagoieneko Osterarekin gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button