MUSIKA

Udagoienean, “Udagoieneko Ostera” programa

Urtero, udagoienean, Euskaltzaleen Topaguneak euskarazko kultur zirkuitua abiatzen du Bizkaian Udagoieneko Ostera ekimenaren bidez.  Aurtengo edizioa azaroaren 5etik abenduaren 22ra luzatuko da, eta bertan bost zuzeneko emanaldi ikusteko parada eskainiko da.

Lehenengo zita Markina-Xemeinen izango da, azaroaren 5ean. Bertan Adrian Schvarzsteinek zuzendutako Lurrak  izeneko ikuskizuna eskainiko da. Gasteizeko Kaldearten, Bilboko Kalealdian eta BAD-en aurkeztu ostean, Udagoieneko Ostera ekimenaren barruan ikusi ahalko da hiri hezitzaile, euskal kultura eta ekipoaren balioak sustatu nahi dituen obra. Zirkuko teknika bat baino gehiago menderatzen dituzten espezialisten agerraldiak daude obran zehar, eta musika tresna tradizionalak (txalaparta ikusgarria) eta modernoak jotzen dituzten musikariak ere.. Bertan Ortzi Acosta, Izaskun Agirresarobe, Gaizka Chamizo, Marc Muñoz eta Nuria Puig interpretazioa lanetan arituko dira, eta Mikel Hernandez, Ana Gambra, Unai Laso eta Roberto Castro musikaz arduratuko dira.
Egun berean Arrigorriagan izango da beste ikuskizun bat: Korrontzi

Azaroaren 11n, Zallan, Ken Zazpik kontzertua eskainiko du eta Phoenicoperus laneko kantak eskainiko ditu, bai eta zaharragoak direnak ere.

Abendura salto eginez, Bilbon izango dira azken hitzorduak. Hala, Anje Duhalde eta Niko Etxart kantariek kontzertua eskainiko dute Bilbon abenduaren 2an. Eta azken saioa Willis Drummond taldearen inguruan izango da. Izan ere, elkarrizketa egiteko abagunea egongo da abenduaren 14an, eta abenduaren 22an, taldea zuzenean arituko da, gainera euren ondoan Inoren ero ni taldea ere izango da oholtza partekatzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button