IKUS-ENTZUN

Abenturazko zine klasikoa, Fritz Langen eskutik

1955ean filmatu zuen Fritz Lang zinegileak Moonfleet filma, abenturazko zinearen klasiko bihurtu dena. Bada, pelikula hori gaur ikusi ahalko da Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:15ean.

Moonfleet ez dago Langen film onenen artean, izan ere, abenturazko filma izaki, adituek beti kokatu dute zinegile alemaniarraren filmografiako maila baxuenean.  Halere, filma sakontasun emozional handiko lana da, gai konplexuak jorratzen dituena, eta film serioek eskatzen duten exijentzia formalarekin egina.

Filmaren gidoia John Meade Falkner nobelaren testuan oinarritzen da, Robert L Stevensonek idatzitako Altxorraren uhartea nobela klasikoaren pertsonaia eta giroak jorratzen dituena.

Donostia Kulturaren arabera, “Britainia Handia, XVIII. mendea. John Mohune, familia noble baina pobre bateko haurra, hilzorian dagoen amak Moonfleet-era igortzen du, Jeremy Fox-en babespean jartzeko. Mutilak jakiten du Fox, bere amaren antzinako maitale bat izateaz gain, bukanero-talde baten buru dela. Bien artean adiskidetasun bitxia sortuko da eta elkarrekin abentura liluragarriak biziko dituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button