ESZENA

Udaberriko eszenarako programazioa, Donostian

Donostia Kulturak, udaberri honetan, Victoria Eugenia Antzokiak, Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak, eta Larratxo eta Intxaurrondo kultur etxeak eskainiko duten programazio kulturala zabaldu du.

Guztira, 47 ikuskizunekin gozatu ahalko da Gipuzkoako hirian, horietarik 13 antzerki arlokoak dira, 7 dantzakoak eta 27 musikakoak.

Apiriletik uztailera bitartean, saio ugari eta interesgarri atondu dituzte antolatzaileek. Euskarak ere presentzia izango du eta adibidez, antzerkian, Txalo Produkzioak Heroiak egingo du, edota Axut!-ek Zazpi Senideko lan berria ikusteko aukera egongo da.

Musikari dagokionean, aniztasuna izango da nagusi, baina Delorean taldeak Laboa kontzertua eskainiko du euskaraz, eta Euskal Metal Fest jaialdia ere antolatu dute bertan. Ruper Ordorikaren kontzertua ere ez da faltako.

Data zehatzak, ordutegiak, non eta nor jakiteko, Donostia Kultura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button