BESTELAKOAK

Amoranteren kontzertua, “Amama” filma eta bertso-afaria, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak urriko egitaraua iragarri du; programazioan askotariko ekitaldiak bildu ditu, tartean, kontzertuak, solasaldiak eta bertso-afaria.

Hala, urriaren 12an, Hikaz solasean izenburuko hitzaldia izango da, 17:00etatik aurrera. Urriaren 16an, berriz, Amorantek kontzertua egingo du, 18:30ean. Amorantek (Iban Urizar Ondarza) bost kantuko lehen lana ondu du, “soinu-postal” formatuan. Formatu berezi horretan bost postal biltzen dira, eta postal bakoitzak kantu bat deskargatzeko kodea dauka; halere, lan osoa musikariaren bandcamp webgunearen bitartez ere eskura daiteke.

Urriaren 21ean, bestalde, bertso-afaria izango da, Jon Maia eta Beñat Gaztelumendiren partaidetzarekin, 21:00etatik aurrera. Horretaz gainera, 23an, Kherauren kontzertua izango da, 18:30ean. eta, amaitzeko, urriaren 30ean, Amama filma pantailaratuko dute, 18:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button